XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19 Bidalietako besterik ez dut ordea ikusi, Yakob, Yaunaren anaya kenduta.

20 Auek idaztean, berriz, Yainkoaren aurrean yarrita, gezurrik ez diot.

21 Gero Siri ta Kiliki'ko bazterretara yoan nintzan.

22 Yudai'n, berriz, Kisto'ren elizei ez nintzayen ikustez ezaguna.

23 Entzunda bakarrik au zekiten: beñola esesten giñuzanak berak, ordun gogorr zerabillan siñestea orain zabaltzen du.

24 Ta Yainkoa nere lepotik goresten zuten.

Paul'en eginbidea bidalien aitorrez yatorra.

Amalau urte buruan, berriz igo nintzan Yerusalen'a Barnaba'rekin, Tit ere gurekin arrtuta.

2 Goitik argituta igo nintzan, ta atzerrietan zabaltzen dudan Berri Ona angoei ta batez ere nagusiak ziruditenei azaldu nien, alperrik nere ibilketan ari izana edo izaten ote naizan garbitzeko.

3 Ayek, berriz, ez zioten nere lagun Tit'i, elendarra zala ere, erdainbearrik egotzi.

4 Egozteko ala ere senide aizun batzu isillean ta itzalgaizka sarrtu izan ziran, ta, atustan zeuden, Yesu Kisto'gandik daukagun yareitasuna ito ta morroitza leporatu nai zigutela.

5 Guk, ordea, apurr bateko ere makurrtzeke, gogor egin genien, Berri Onaren egia zuenean bizirik egon dedin.